Beganismoa

Beganismoa «sinesmen filosofikotzat» jo du Erresuma Batuko epaile batek

Langile batek «beganismo etikoa» defendatzeagatik kaleratua izan dela salatu ostean iritsi da epaia.

Euskal Herriko mugimendu antiespezistak eguniko manifestazioa, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Iosu Alberdi.
2020ko urtarrilaren 3a
14:45
Entzun

Beganismoa «sinesmen filosofiko bat» da, eta legeak babestu egin behar du. Hala ebatzi du gaur Erresuma Batuko lan epaitegi batek. Kirol Krudelen Aurkako Ligak langile bat kaleratu, eta hark salaketa jarri ostean iritsi da ebazpena. Jordi Casamitjanak Norwicheko epaitegira (Ingalaterra) eraman zuen enpresa, bere «beganismo etikoagatik» kaleratu zutela argudiatuta. Casamitjanak argitara atera zuen enpresak inbertsioak egiten zituela animaliekin esperimentatzen duten enpresetan, eta horren ondorioz kaleratu zuten.

Casamitjanak adierazi du beganismo etikoak animalien aurkako edozein eraso arbuiatzen duela, eta eraso bat salatzeagatik kaleratu zutela. Orain, ebazpenean ageri denez, beganoek legearen babesa jasotzeko eskubidea dute, lanean diskriminatuak ez izateko. Erresuma Batuko 2010eko Berdintasun Legea du oinarri ebazpenak. Izan ere, epaiak «erlijio eta sinesmenen» maila eman dio beganismoari, eta, beraz, lege horrek babesten dituen ezaugarrien artean kokatzen du; arrazarekin, generoarekin eta amatasunarekin batera, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.