Belgrado, hiri zuriko hirukotea

Bilboko Cotton Club aretoan kontzertua emango du gaur Belgrado izeneko talde sortu berriak

Irudian, Chema Ruiz, Mario de Inocencio eta Ines Pardo taldekideak. BERRIA.
Donostia
2012ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Chema Ruiz (El Canto del Loco), Ines Pardo (Lone Ark) eta Mario de Inocencio (Dias Extraños) musikariek osatzen dute Belgrado taldea. Aurreko urteko martxoan kaleratu zuten lehendabiziko diskoa, izen berekoa. 80ko musika, 90eko gitarra doinuak eta 2000ko elektronika dira lan horretako lehengaiak, eta emaitza interesgarria lortu dute; energiaz beteriko rocka eta poztasunez blaitutako popa. Santanderko taldearen doinuez gozatzeko modua izango da gaur Bilbon, Cotton Club aretoan kontzertua egingo baitute 20:30ean.

Sortu zuten lehendabiziko abestiaren ildotik jaio zen taldearen izena: La ciudad izena du eta eurek Belgrad hiria (Serbia) aukeratu zuten. «Hiria gustuko dugu. Hiri zuria esan nahi du, eta halakoa da abestia».

Ez da hirukoteak elkarrekin jardungo duen lehendabiziko aldia; duela hamabost urte Chema Ruiz Ines Pardorekin ibili zen R.O. taldean, eta Mario de Inocenciorekin Buzzstation taldean. Lan berrirako melodiak sortzeaz Ruiz eta De Inocencio arduratu dira, eta hitzak Pardok idatzi ditu. Hirurek euren berezko estiloarekin jantzi dute lehendabiziko lana; soul, funk, reggae, rock eta pop doinuak nahasiz. Hamar abestik osatzen dute diskoa, eta haiekin ibilbide berri bat hasi nahi dute musikaren munduan, eta entzule berrietara iritsi.

BELGRADO

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Cotton Club aretoan, Bilbon (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.