Festa
Berdela, itsasotik herriko kaleetara
Berdelaren bueltako festa izango da gaur Mutrikun. Arrain horrekin prestatuko mokadu gozoak dastatzeko aukera izango da egun osoan; eguerdian, berdel pintxo potea egingo dute herriko tabernetan. Arratsaldean, berriz, berdel marmitakoa eta berdel errea prestatuko dituzte herritarrek portuan. Berdela ezagutarazteko eta indartzeko asmoz hasi ziren mutrikuarrak jai eguna antolatzen, baina bestelakorik ere izaten da arrainaz gain. Hain zuzen, eskulangileen azoka, belaontzi txapelketa, trikitilariak eta abesbatza arituko dira goizean. Enkore taldearen kontzertuarekin borobilduko dute iluntzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu