Berrikuntzekin dator Basque Culinary Center lauhileko honetan

Sei ataletan banatuko dituzte ikastaroak, eta hamabost laguneko taldetxotan emango dituzte

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Itsasoko algek sukaldean duten erabilera, pintxoak nola prestatu eta gastrotabernak negozio eredu berriak nola sortu. Horiek dira Basque Culinary Centerek lauhileko honetarako prestatu dituen ikastaro berririk esanguratsuenak.

Sei multzotan banatu dituzte ikastaroak: produktua, sukaldeko teknikak, aretoa, sommelier lana, kudeaketa jatetxeetan eta elikadura industriala. Talde txikietan emango dituzte guztiak, hamabost lagunekoetan, kalitatezko eskolak bermatzeko. Irakasle lanetan, Mikel Zeberio, IƱigo Lavado, Patxi Bergara, Aitor Arregi eta Albert Adria ibiliko dira, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.