Bertako baserritarren produktuak dastagai
BITHIRIÑA. Bertako nekazarien produktuekin, merkatua eta bazkaria izango dira ostiralean. Idoki etxe ekoizleen elkartearen eskutik, 14. aldia izango da Bithiriñan (Nafarroa Beherea) egingo dena. Kaiku Borda etxaldean izango da, eta azokaz eta bazkariaz gozatzeko betaz gain, etxaldean bisita gidatua egiteko aukera ere egongo da, 10:00etatik 11:00etara. Tartean, ardi gazta nola egiten den ikusi ahal izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu