Bisita

Bertizko jaurerriko ateak, irekita

2023ko urriaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako iparraldean dago Bertizko Jaurerria natur parkea. Bertizarana udalerriaren zati handi bat hartzen du, eta Oieregi eta Oronoz-Mugairitik abiatuta iristen da hara. Nafarroan natur parke izendatutako lehen eremua izan zen, eta herrialdeko naturagune babestuen sarean dago. Ezagutzen ez duenak edo berriro bueltatu nahi duenak doan izango du gaur sarrera, ateak irekitzeko eguna baita. Besteak beste, tokiko artisautza azoka eta talo postua antolatu dituzte, baita tailerrak, bisitak gidatuak, Nafarroako saguzarrei buruzko erakusketa, eta parkean bizi diren saguzarrak behatzeko eta identifikatzeko jarduerak ere.

Bertizko natur parkeko jaurerriko ate irekien eguna

Gaur, 11:00etan hasita,Bertizen (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.