Ez da bertsoarentzako ohiko plaza, baina gaur doinu errimatuak entzun ahal izango dira Donostia ospitaleko ekitaldi aretoan. Oihana Iguaran bertsolaria eta Felix Zubia bertsolari eta medikua arituko dira kantuan, eta gaiak zientziarekin lotutakoak izango dira. Nerea Irastorza eta Gari Lasa zientzialariak ere hantxe izango dira, eta Karlos Ibargurenek jarriko dizkie kanturako gaiak. Gaitegia ere ez da ohikoa izango.
Oihana Iguaran eta Felix Zubia
Gaur, 13:30ean, Donostia ospitaleko ekitaldi aretoan.
Bertsolaritza
Bertso saio zientifikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu