Ardo batzuk bezala, badira denborarekin aura berezia irabazten duten bertsoak. Sinesten ez duenak harritzeko aukera izango du gaur, Bilbon, Xabier Amuriza eta Jon Maiaren Mende baten aldarriak, XX.ean jarriak ikuskizunarekin. Bertsolariek XX. mendean ahoan hartutako gai politikoak eta sozialak gogora ekartzen ditulanak. Bertsolaritzaren historiaren atal bat erakusteaz gain, Euskal Herriaren eta munduaren historia kontatzen dute, bertsoen bidez.
Maiarena izan zen ideia, eta Amurizak bilatu zituen bertso historikoak. 1936ko gerra eta horren aurreko garaia kontatzen dute, Gernikaren bonbardaketa, eta mende horretan puri-purian izaniko gizarte gaiak. Guztien gainean Euskal Herriaren nortasunaren inguruko galdera dabil. Euskal Herri osoko bertsolarien bertsoak bildu dituzte: tartean dira Uztapide, Xalbador, Basarri, Etxahun Iruriko, Agirre eta Lopategi. Denera ehun bat bertso kantatzen dituzte emanaldian.
2009ko neguan, ikuskizunaren inguruko DVDa eta liburua argitaratu zituzten. Zuzenean kantatzen dituzten bertsoak grabatu zituzten, eta, gero, bakoitzak kontatzen duenarekin loturiko irudiak jarri zituzten diskoan. Horrela, emanaldia bera ere ikus-entzunezkoa bihurtu zen. «Kantaldi antzeztua» da, sortzaileen arabera, Euskal Herriaren XX. mendea 1990. urtera arte kontatzeko.
MENDE BATEN ALDARRIAK
Noiz. Gaur, 19:00etan, Euskaltzaindiaren aretoan, Plaza Barrian.
Bertsoa historia, historia bertso
Xabier Amurizak eta Jon Maiak Euskal Herriko XX. mendearen berri emango dute, bertsolaritzaren bidez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu