Bi belaunaldi, hamaika tirabira

Ama-semeen arteko harremana umorez antzeztuko du Edurne Agirrezabalak gaur, Tolosan

Zikloia egitasmoan parte hartuko du gaur Edurne Agirrezabalak. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Antzerkia Tolosara (Gipuzkoa) heldu da udari agur esateko. Herriko hainbat taberna eta aretotan antzerki ikuskizunak antolatu dituzte irailean, Zikloia egitasmoaren barruan; gaur, Edurne Agirrezabalak Ogiyik karri etzun semia komedia antzeztuko du Orbela tabernan, 22:30ean. Bihar ere izango da zer ikusi. El Brujo aktoreak Mujeres de Shakespeareemanaldia eskainiko du Leidor antzokian, 20:30ean. Horrez gain, Badut, Pollo Rosa eta May Gorostiaga Iratxo tabernan izango dira, 22:30etik aurrera.

Edurne Agirrezabalak (Oiartzun, 1956) ama-semeen arteko harremana kontatuko du gaurko saioan. Gurasoentzat onena dena ez da sarritan seme-alabentzat hala izaten. Bien arteko haustura gertatzen da orduan, seme-alabek euren bidea aukeratzen dutenean. Gogoeta egiteko aukera emango du lanak; algarak eta une hunkigarriak ere izango dira tartean.

42 urterekin hasi zen Agirrezabala antzezle gisa lan egiten. Oiartzungo festak aitzakia, Ogiyik karri etzun semia saioa prestatu zuen gaztetxean egiteko. «Neure buruari esan nion gazteei astindutxo bat eman behar niela, baina baita gurasoei ere».

ZIKLOIA EGITASMOA

Zer. Ogiyik karri etzun semia, Edurne Agirrezabalarekin.

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Non. Tolosan, Orbela tabernan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.