40 urte dira aurten IKAren Arturo Campion euskaltegia sortu zenetik. Ez da balentria txikia, baina egoera ez da ona ere. Diru laguntzak murriztu egin direla eta, larri dabiltzala adierazi dute arduradunek. Hala ere, okasioak merezi duelako, festa eguna antolatu dute Iruñean larunbaterako. Alde Zaharrean izango dira ekitaldi guztiak. AEK euskaltegiak ere festa eguna izango du larunbatekoa Iruñean, eta, Donibane kirol gunearen atzeko aparkalekuan jarriko du karpa.
Comedias kalean dagoen euskaltegiko atarian hasiko da Arturo Campionen festa. 11:00etan bertsolariak izango dira, eta Iruña Taldea fanfarrearekin ariko dira gero Alde Zaharrean. 12:30ean hitz jostaketa egingo dute Asisko Urmeneta eta Aitor Txarterinak. Herri bazkaria egingo dute Salestarretan Jarauta 69 taldeak alaiturik. 20:00etan kontzertuak izango dira Redin kalean. Balerdi-Balerdi eta Gora Gora Kids taldeek eskainiko dute emanaldia.
Rapa, rocka eta dantza
10:00etan hasiko dira ekitaldiak AEKren karpan. Futbito txapelketa izango da, eta dantzari txikien topaketa. Ardo feria ere eta herri bazkaria ere egongo da, mus txapelketa, herri bingoa eta beste jarduera batzuk.
Bazkalondoan bingoa eta kontzertuak izango dira. 18:00etan hasiko dira musika emanaldiak, eta gau osoan izango da musika karpan. Gaur ez rock taldea, Pertur Band rock kanten bertsioak egiten dituen taldea, Goienetxe anaiak hip hop taldea eta DJ Txino izango dira taula gainean.
EUSKALTEGIEN FESTAK
Non. Iruñean.
Noiz. Larunbatean. Arturo Campionekoen festa Alde Zaharrean egingo dute, eta AEKrena Donibane kirolgune atzean.
Asteburuko proposamenak
Bi euskaltegiren festa bana Iruñean
Iruñea. Bi euskaltegik festa egun bana antolatu dute Iruñean larunbatean: Arturo Campionek eta AEK-k
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu