Bide Ertzean Elgetan

'Don Inorrez' diskoaren birako hurrengo geltokia Elgetako Espaloia aretoan izango da, gaur, 19:00etan

Euskal pop musika jorratzen du Tolosako boskoteak. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
2012ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Atarrabiako Hatortxu Rock jaialdian eta Andoaingo Bastero kulturgunean aritu ostean, Elgetako Espaloia aretoan emango du kontzertua gaur, 19:00etan, Bide Ertzean Tolosako taldeak.

1998tik, Ubeda anaiek eta Fran Aranzegik taldea sortu zutenetik, etengabe aritu dira Euskal Herriko txokoak pop doinuz alaitzen.

Deabruak Teilatuetan taldearen pop estiloko alternatiba akustiko gisa sortu zen taldea, eta zazpi bilduma kaleratu ditu jada. Azkena 2010eko udazkenean argitaratu zuten, Don Inorrez izenarekin, eta uste baino arrakasta handiagoa izan duela adierazi dute.

2011n, inoiz baino gehiago bidaiatu dute; Bartzelonan eta Londresen izan dira. Hala ere, aurtengo lehen hilabetean Euskal Herrian zehar aritu dira kontzertuak ematen. Gaur Elgetako Espaloia aretoan emango duten kontzertuaz gain, hilaren 13an, Eibarko arituko dira, Coliseoan, Mursego taldearekin batera, 20:30ean.

Gainera, 2012. urterako prest duten biran, azken diskoa grabatu duen boskotea arituko da kontzertuetan, aurreko urte bukaeran ez bezala, denak baitaude gogo betez. Fran Iturbe eta Joseba Senperenarekin berriro agertoki gainean aritzeaz pozten direla esan dute.

BIDE ERTZEAN

Non. Elgetako Espaloian.

Noiz. Gaur, 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.