Musika
Bideari jarraika bosgarren urtez
Durangoko (Bizkaia) Andraguneak antolatuta, bosgarren aldiz egingo dute Abesti Feministen Lehiaketaren finala, gaur. Plateruenan hartuko du txapelketak aterpe, eta izan diren proposamen guztien artean hamabi talde zein bakarlari izan dira hautatuak. Gehienez, bi abestirekin parte hartu ahal izango dute. 30 urtetik gorakoen eta azpikoen bi kategoria egin dituzte, eta lau sari egongo dira bakarlari eta talde onenentzat. Publikoaren saria eta euskaraz egindako lanena ere izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu