Sanferminak Iruñean. Sanfer-minak

Bihotzeko minak

edurne elizondo
2011ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Txupinazoaren eztandarekin batera, sanferminek hartzen dute Iruñea. Zentzurik sakonenean, gainera. Bestak baldintzatzen du hiriko egunerokoa uztailaren 14a bitarte, eta zaila da zurrunbilo horretatik ihes egitea. Munduko bestarik onenak dira Iruñekoak herritar gehienentzat, bai eta kanpoko bisitarientzat ere. Apartekoak dira, zirraragarriak. Magikoak.

Halako iritzien eta sentimenduen aurrean, zaila da argien artean ilunak nabarmentzea. Munduko bestarik onenen giroak hartzen ditu haiei buruz idazten diren hitzak ere. Ilunak zokoratzen saiatzen gara. Haiei bizkarra ematen. Baina hori ere zaila da, egunero, heriotzak bere tartea bilatzen duenean.

Zezenak ez dira sanferminetako protagonista bakarrak, baina hiriak berak zezenekin lotutako irudia saltzen du Iruñeko bestei buruz. Eta horrek erran nahi du besta bat animalia baten erailketarekin lotzen duzula. Alde edo kontra egon, gertaera objektiboa baita arratsaldero plazan sei zezen sartzen dituztela indarrez, akabatzeko helburu bakarrarekin. Ez dira zezenak, gainera, sanferminetan erabiltzen diren animalia bakarrak.

Bizikleta baten gainera igoarazten duten hartzarekin eta plazan akabatzen dituzten zezenekin gero eta jende gehiagok sentitzen du bihotzeko mina. Atzo, zezenketen kontrako manifestazioa egin zuen Zezengorri taldeak. Eta NaBaiko zinegotzi Aitor Lakastak, bertzeak bertze, uko egin dio zezenketako presidente izan eta plazara joateari. Bihotzeko minak badu sendagairik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.