Bikote bat, Poloniatik bueltan

Jabier Muguruza abeslaria Mikel Azpiroz piano jotzailearekin arituko da gaur, Durangon

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Hiru kontzertu eman ditu Jabier Muguruza abeslariak Polonian, Mikel Azpiroz piano jotzailearekin, apirilean. Handik bueltan, Durangon agertuko dira gaur, Bikote bat diskoko kantuak jotzeko.

Varsovian, Poznanen eta Gnieznon aritu dira musikariak. Haiekin batera, Harkaitz Cano eta Rikardo Arregi idazleak ibili dira, poesia errezitaldiak ematen.

Bikote bat Muguruzaren hamaikagarren diskoa da, eta Azpirozekin grabatu zuen. Azpiroz ezaguna da Elkano Browning Cream hirukotean eginiko lanarengatik. Pianoa eta ahotsa besterik ez duen emanaldi biluzia eskaintzen dute biek. Tarteka, halere, soinu handia kutxatik ateratzen du Muguruzak. Diskoa osorik jotzen dute halakoetan, eta ez dute betarik hartzen ia kantu zaharragoak jotzeko.

Maiatzaren 30ean, musikari gisa ordez, hizlari gisa entzun ahal izango dugu Muguruza. Martirio abeslariak Donostian emango duen hitzaldian parte hartuko du. Izan ere, Muguruzak Encuentros con alma elkarrizketa liburua argitaratu zuen iaz, eta Martirio zen solaskideetako bat. Ekainaren 1ean, Lauaxeta poetaren omenezko emanaldi bat egingo dute Larrabetzun (Bizkaia), eta horretan ere parte hartuko du. Gero, Nosotrash taldearekin arituko da, gonbidatu gisa, Bilbon kontzertuaematen.

JABIER MUGURUZA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Plateruenan, Durango (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.