Bikote harremanak, ispiluan

'Ispilua' taularatuko dute gaur Markina-Xemeinen; antzerki amateurraren adibide bikaintzat hartu dute

Ion Martinez eta Saioa Royo aktoreak. BERRIA / BERRIA.
Erredakzioa
2013ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bikoteak gizartearen oinarrizko unitatea badira, aztertzeko modukoa da bikoteek gizartean eta gizarteak bikoteengan duen eragina. Hain zuzen, horretan jartzen du arreta Ispilua antzezlanak. Aldatzen Laguntzen talde amateurraren obra da. Taldean sortu dute gidoia, eta Ion Martinez eta Saioa Royo aktoreek antzezten dute.

Bikote baten arteko harremana erretratatzen du antzezlanak. Gizarteak emaniko arauek zelako eragina duten eta bikoteek presio horri nola aurre egiten dioten hausnartzen du. Izan ere, presio horrek erabaki gogorrak eragiten ditu, bikoteen barruan, antzezlanak erakutsi nahi duenez. «Bikoteek askotan larunbat gau batean ezagutzen dute elkar, eta gizarteak bikotekidea ez uzteko presioa egiten digu; harekin ezkondu, etxea erosi eta seme-alabak izateko», esan du Martinez aktoreak. «Jendea bizitzen ari denaren inguruan hausnarketa egitea nahi dugu».

Martinez agertokiz agertoki ibili zen, lehen aldiz, Oteitza =/= gizartea lanarekin. Bakarka aritu zen hartan. Oraingoan, Royorekin arituko da, bi aktorerentzako lan honetan.

«Antzerki amateurraren eredu bikaina da», esan du lanaz Agus Perez kritikariak, eta «bikote bizitzaren disekzio gordina eta umoretsua» egiten duela gaineratu du.

'ISPILUA'

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Markina-XemeingoAkerbeltz gaztetxean (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.