Bilatutako eremua markatzen du Google Maps aplikazioak

Kolore arrosarekin eta marra grisekin agertzen da leku batek hartzen duen eremua Google Mapsen

BERRIA.
2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Googlek gehitu dio beste funtzio bat Google Maps aplikazioari. Bilaketa bat eginda, Nafarroa edo Bilbo, adibidez, eremu horrek mapan hartzen duen lekua nabarmentzen du kolore arrosarekin eta marra grisekin. Era horretan, lekua aurkitzeaz gainera, hartzen duen eremua jakin daiteke.

Markatzea zoomaren arabera egokitzen da, eta bakarrik ibiltzen da mapa ikuspegian; hau da, markatze ez da erakusten ez satelite ez erliebe ikuspegian.

Euskal Herrian probatu dute, eta nahiko ondo dabilela esan daiteke; Arakaldo herri txikian, esate baterako, ez du markatzerik egiten, baina ondo markatu ditu herriak, hiriak eta herrialdeak. Basque Country edo Euskal Herria bilatuta, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion eremua markatzen du. Erabiltzaile guztientzat dago gaituta aukera hori, helbide honetan: http://9to5google.com/2012/01/20/google-maps-now-highlights-areas-of-interest/
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.