ANIMALIAK

Bilboko Udala, metroan txakur handiagoak onartzeko prest

2011z geroztik txakur eta katuekin joan daiteke metroan, baina gaur egun, ezin zortzi kilo baino gehiago izan.

Zortzi kilo arteko animaliak onartzen dituzte gaur-gaurkoz Bilboko metroan. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 28a
12:43
Entzun

Goazen taldeak egin du proposamena, eta udal gobernuaren zuzenketa bat onartu du udalbatzak; Garraioen Partzuergoari eskatu dio "Europako beste metro batzuetara" berdin dezala araudia, animaliak metroan joatea errazteko. EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Goazen taldeek bozkatu dute alde, eta abstenitu egin dira PP eta Udalberri.

Francisco Samir Lahdou Goazeneko zinegotziak uste du zortzi kiloren muga "motz" geratu dela, eta gogorarazi du beste hiri batzuetan onartzen dituztela animalia handiagoak. Alfonso Gil Garraio zinegotziak azaldu du gaiak "eztabaida" sortzen duela, baina baita aitortu ere "eskari zabala" dagoela horren alde.

Udalberrik proposatu du metrorako eskaria Bilbobusera zabaltzea, baina Gilek erantzun du autobusek "muga fisikoa" dutela leku aldetik. PPko Carmen Carronen iritziz, beharrezkoa da "oreka" lortzea animalien jabeen eta "gustuko ez dituztenen edo beldur direnen" artean. EH Bilduko Bruno Zubizarretak, berriz, esan du koalizioa alde dagoela, baina baldintzak jarri ditu txakurrak metroan joateko: besteak beste, bidaiari gehien doazen orduetan ez erabiltzea, eskailera mekanikoak ez erabiltzea eta muturrekoa eramatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.