Elikadura. Eko-tik

Bio Coherence

Thomas Erguy
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Bio Coherence. Hori da Frantziako bio marka pribatu berriaren izena. 2010ean laborantza biologikoko partaide ugariren gogoeta fasearen ondorioa da. Europako Bio araudien aldaketak, laborantza biologikoa, orain arte laborantza konbentzionala dagoen bide berdina hartzeko arriskua saihesteko sortu da Bio Coherence.

Laborari, banatzaile, elaboratzaile eta kontsumitzaileak, bakoitza bere sailean, laborantza biologiko koherente baten defendatzeko elkarretaratu dira, baserrien ibilera hobetuko lituzkeen arloak kontutan hartzeko. Europako beste estatu batzuetan, hainbat laborari taldek jada antzeko lanketa bat egin izan dute; horietan Alemania, Suitza eta Erresuma Batua aitzindari izan dira.

Jean-Baptiste Bacardats, Hazparneko abeltzain biologikoa.

AB logotipoak ez al du kalitatea aski segurtatzen? Europan bio araudien aldaketa berria, ene ustetan, laborantza biologikoaren oinarrien kontra doa. Hazkuntza sailean izan diren araudi aldaketekin, AB logotipoa ez da aski. Ez nintzateke harrituko, heldu den osasun krisiak laborantza konbentzionala zein biologikoa hunkitzea. Bio Coherence, halako krisiez babesteko ezinbesteko tresna da. Are gehiago, kontuan hartuz gure etxalde ttipiek ez dituztela ginarre aski azkarrik holako krisi bati aurre egiteko.

Ramuntxo Laco, Heletako baratzezain biologikoa.

Zergatik sartu zara Bio Coherence desmarxan? Bio Coherencen gehien motibatzen nauena, laborari ofizioan gai sozialen kontuan hartzea izan da. Maiz, laborantzaren berlokalizazioaz hitz egiten dugu. Fruitu eta barazkien sailean, lanpostu duinak izatea kontuan hartu eta balorizatu beharreko aspektua izan behar luke. Halako puntuak, Bio Coherenceko araudietan sartzeak, beste dimentsio bat emanen dio desmarxa honi. Proiektu honek aitzinera eraman nahi duen jendarte motak, kontsumitzailearekiko harreman eta lanketa pedagogikoek dute nire kidegotza motibatu eta ez eskuratu ditzakedan etekin ekonomikoek.

Eskiulako laboraria, Maritxu Castillon, Ble-ko lehendakariordea.

Zu lehendakariordea, erraten ahal diguzu BLE barnean, laborantza biologikoanzer xede zaindurik den? BLE-k badu 18 urte bere alde lan egiten duela Euskal Herrian, laborantza Agronomo biologikoaren hedatzeko, eta kontuan hartuz autonomoak eta ekonomoak izan behar girela.

18 urte bermatzen garela araudi zorrotz bati, eta hori bereziki hazkuntzan. 18 urte ere bai laborarientzat eta beren balioentzat borrokatzen girela.

Europako batzordeari 2 urte aski izan zaio nahaspilaren ereiteko. Laborantza Biologikoa denei irekia izatea, zergatik ez Izigarri ontsa da laborantza gehiagoeri zabaltzea, baina ez nolanahika ! Bai, laborantza biologikoaren baitezpadako sustraiak kontuan hartuz ! Horretarako, biokoerentea. Egia da, guk edo BLE sortuz geroztik garatu dugunarekin, ez duela deus ikustekorik Europak plazaratzen duenarekin. Horretarako, BLE elkartean Biokoerente bultzatzen dugu, gure ildoetan osoki sartzen baita. Biokoerentek urrats kolektibo eta orokor bat baitu ere, jiten dena gure xedearen azkartzera eta osatzera.

Ondoko urratsa lurraldekoa da. Helburuak oso handiak dira. Lizate, deklinatzea desmarxa eta lan tresna Biokoerentean, eta hori Euskal Herri osoan. Bezero laboroxienek edukitzen baitute tokiko Bioa, haiek tokiko laborariei bizi iraunkor bat segurtatzen ahal baitu. Hori izanen da, denbora labur baten lana Euskal Herriko sare kolektiboan.

@Nekazaritza ekologikoaz edozein zalantza edo galdera izanez gero:

Biolur-Gipuzkoa Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Gipuzkoako Elkartea.Tel.: 943-76 14 47[email protected]

ENEEK - Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.Tel.: 902-54 01 65[email protected]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.