Ezarian. Zientzia

Biophysical Societyren atal baten buru izendatu dute Felix Goñi fisikaria

Biofisika elkarte garrantzitsuenaren mintzen egitura eta muntatzea atala zuzenduko du Goñik

Felix Goñi. EHU.
xabier martin
Donostia
2012ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
2014. urterako American Biophysical Societyren mintzen egitura eta muntatzea ataleko buru izendatu dute Felix Goñi, Euskal Herriko Unibertsitateko Biokimikako eta Biologia Molekularreko katedraduna eta CSIC-EHU zentro mistoko Biofisika Unitateko zuzendaria. American Biophysical Society munduko biofisika elkarterik garrantzitsuena da; 8.450 kide ditu egun.

Elkartearen hamaika taldetako bat da mintzen egitura eta muntatzea, baina eraginkorrenetakoa. Mundu osoko 500 zientzialari biltzen ditu atalak.

«Biofisika Unitatearen lana aitortzen du izendapenak, eta nazioartean gure lana ikusgarria dela erakusten du», adierazi du Goñik. Zelula mintzen egitura da hark zuzenduko duen atalaren zeregina. Zelulen muga da mintza, eta zelulak elkarren artean komunikatzeko erabiltzen duten tresna. Bakterioek eta hainbat birusek (gripea, ebola, ihesa) zelulan sartzeko erabiltzen duten bidea da, era berean. Zelulen funtzioen herenak mintzean egiten dira. «Hala ere, oso gutxi dakigu mintzen ezaugarri fisikoez», azaldu du Felix Goñik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.