Birchifa auzoko haurrekin bat

Marokoko Tanger hiriko ume eta gaztetxoei laguntzeko jai bat egingo dute gaur Donostian

Erredakzioa
2011ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Tangerko Birchifa auzoa (Maroko) ez da ezaguna askorentzat. Bada, auzo horretakoak izaten dira kamioien azpian Europara pasatzeko ezkutatzen diren haur gehienak. Hori ikusita, Birchifatik ihes egiteko arrazoiak argitzeko eta gaztetxoei laguntzeko talde bat sortu zuten boluntario batzuek. Gaur, taldearen epela sentitzeko aukera egongo da Donostian, Guardetxean antolaturiko elkartasun jaialdi batean.

Haur eta Gazteen Ametsak Elkartea (AREJ) 2007an sortu zuten, Marokon. Birchifako kaleetan lan egiten du, batez ere gaztetxook eskola goiz uzteko ohituraren aurka. Gaur, 300 haur eta gaztetxorekin baino gehiagorekin ari da lanean; 18 urte artekoak dira. Haien familiekin ere lan egiten du.

Guardetxea kudeatzen duen elkarteak, Banda Batek, AREJi laguntza ematen dio 2009. urtetik, besteak beste gaurkoa bezalako jaialdiak antolatzen.

Miren Portilloren dantza-performance saio batekin hasiko da jaia. Edurne eta Gutiren flamenko ekitaldiarekin eta Camila Orellana eta Aintzane Revuelta dantza eta akrobaziarekin jarraituko du. Al-Qamar taldeak dantza arabiarrak taularatuko ditu. Ondoren, kontzertua: Vancouver, Balerdi Erdi, Azkaiter Pelox, Giranice, Ibon Errazkin eta Javi P3z, Pipa eta Ziro, Mikelote eta Ratman ariko dira. Chuki-Korrupter Brothers eta Rukularen musika-bideo ikuskizunarekin amaituko da.

ELKARTASUN JAIALDIA

Noiz. Gaur, 19:30ean, Guardetxean, Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.