Bisitarientzat gune erakargarria da Arantzazuko santutegia

Erlijio zentroetan ezagunena da Arantzazu; Loiola, Begoñako basilika eta Urkiolaren aurretik

Erredakzioa
Donostia
2011ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Arantzazuko santutegia bisitatu dutenek oso nota ona eman diote santutegiari. Bisitarien arabera, ibilaldietarako, bisitetarako eta kulturarekin, naturarekin, gastronomiarekin eta espiritualitatearekin erlazionatutako turismo-egonaldia egiteko baldintzak biltzen ditu Arantzazuk. Hamarretik 8,11ko nota jaso du.

Hala ere, erlijioarekin lotzen da batez ere. Erlijio zentroen artean ezagunena da, Loiola, Begoñako basilika eta Urkiolaren aurretik.

Hori da Arantzazuri buruz egindako ikerketak azaltzen dituen emaitzetako batzuk. Arantzazuko Adiskideak elkarteak eskatuta egin berri duteikerketa Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Iruñean. Ikerketarekin, santutegiak dauzkan ahulguneak eta indarguneak ezagutu nahi dituzte; aurrera egiteko eta hobeto promozionatzen laguntzeko.

Ikerketaren arabera, «euskal gizarteko bost pertsonatik lauk ez ditu ezagutzen Arantzazuk gaur egun eskaintzen dituen berrikuntzak. Horregatik ezinbestekoa da Arantzazuri buruzko komunikazioa berritzea».

Datuak eta ondorioak

Azken hamar urteetan egin diren berrikuntzen berri inkestari erantzun diotenen %22k bakarrik dauka, horregatik ahalegin berezia egin nahi dute informazio eta komunikazioa zabaltzen.

Bisitariek oso leku erakargarri gisa izendatu dute, eta horixe da erabiltzaile gehiago erakartzeko indargune bat. Hala ere, ikerketaren arabera, santutegia ez dago erakundeek sustatutako lehentasunezko turismo-zirkuituen barruan, eta horretan laguntza eskatu nahi diete erakundeei.

Erlijioari lotuta ez dauden beste ekintzak azpimarratu nahi dituzte; kirolarekin, naturarekin edo gastronomiarekin lotura dutenak. Horrekin batera, Arantzazuk eta bere agenteek egiten dituzten ekintzen berri zabaldu beharra dago.

Hori guztia interesa eduki lezaketen bisitari potentzialei ondo bideratu behar zaiela argi utzi duikerketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.