«Bizitzak hondarra bailitzan egiten digu ihes eskuetatik». Bidaiaren erdia egin ostean, denbora bukatzen ari deneko sentipena islatu nahi izan du Mikel Erentxunek (Caracas, Venezuela, 1985) 24 golpes izeneko diskoan. Gaur aurkeztuko du Erentxunek bere azkeneko bakarkako lana, Donostiako Fnac aretoan.
Denda kate horretan, disko berriarekin batera, beste lan bat dator, Eléctrica PKWY izenekoa. «Diskoa egiten hasi nintzean sortutako lehenengo abestiak biltzen ditu; gero, estilo rockeroago batean murgildu nintzen, eta bigarren denboraldiko horiekin kaleratu dut disko nagusia». Beatles, David Bowie eta Leonard Cohen musikarien itzalean, rock eta indie estiloetako zertzeladek kutsu berezia ematen diote Donostiako musikariaren lan berriari. Gainera, Henry Hirsch produktorearen laguntza izan du disko horretan.
Disko osoa modu analogikoan grabatuta dago, 70eko hamarkadako soinu biluzi eta bereizgarria lortu nahian; «gaur egun, disko guztiek soinu berdina dute, txarra, oso digitala».
Abizenarekin bakarrik sinatzen du Erentxunek diskoa, Johnny Cash musikari estatubatuarraren omenez. Izen berriarekin, ateak irekitzen dizkio aro helduago bati. Atzean gelditudira Duncan Dhu taldearen atzetik zebiltzan neskatilak eta pop munduko geruzak. Jatorrizko rock estilora itzuli da.
MIKEL ERENTXUN
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Donostian, Fnacen.
Bizitza daroa 24 kolpetan
Mikel Erentxunek bakarkako disko berria aurkeztuko du gaur Donostiako Fnacen: '24 golpes'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu