Azkue Fundazioak Blogetan! euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren aldiko sariak eman zituen atzo, Bilbon. 129 blogen artean, honako hauek izan dira sarituak:
Gizarte eta politika kategoria:Etzi.pm bloga (Etorkizunaz, Talaios kooperatibaren eskutik).
Aisia kategoria:Game Erauntsia (bideo jokoen komunitatea).
Zientzia eta teknologia kategoria: Xabier Martinen Iparra bloga (euskaraz sortzen diren baliabide teknologikoen ingurukoa).
Blogari berriaren saria: Ainara Bergesen eta Josune Gilen 52 milimetro bloga (argazkigintza).
Kultura kategoria: Castillo Suarezen Iparraldeko neska poesia bloga (BERRIA).
BLOG SARITUAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu