Añanako Gatz Arana Fundazioak boilur beltzarekin egindako Añanako gatza merkaturatu berri du. Trufapasion etxearekin egindako elkarlanaren emaitza da produktu berria.
Añanako Gesaltzatik (Araba) ateratako gatza Javalambre mendilerroko (Teruel, Espainia)eta Ribagorza eskualdeko (Huesca, Espainia) lurretan landatutako boilur beltzarekin nahastu dute.
Boilurrarekin eginiko gatza plater gozo zein gazien zaporeak indartzeko erabil daiteke. Bereziki carpaccioen, pasten, arrozen, ogi txigortuen eta parrillan egindako haragi zein arraien zaporeak indartzeko balia daiteke gatza.
Erabilpenari begira, kontsumitu aurreko momentuan platerak gatzatzea gomendatzen dute ekoizleek, produktuaren ezaugarriak hobe dastatzearren.
Añanako gatza eskuz ekoizten dute. Trufapasionek boilur beltzaren uzta jasotzeko prozesua ere eskuz eta zakurren ezinbesteko laguntzarekin egiten du. Urritik martxora da boilurraren uzta jasotzeko garaia.
Boilurrarekin eginiko gatza eskuratzeko eskaria www.trufapasion.com webgunean egin daiteke. 90 gramotako unitatetan dago salgai, unitate bakoitza 7,9 euroan.
Boilurrarekin eginiko gatza
Añanako Gatz Arana Fundazioak eta Trufapasion etxeak gatza eta boilur beltza nahastu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu