Rafa Rueda (Mungia, 1972) Gernikako gaztetxean izango da gaur. Kafea eta galletak proiektuaren parte da kontzertua; gaztetxeko kideak hilean behin elkartzen dira gustuko dituzten diskoak lagunartean entzuteko eta, segidan, diskoa aukeratu duen musikariaren kontzertua ikusteko. Oraingoan, Jeff Buckley estatubatuarraren Grace diskoa entzungo dute (1994, Columbia), Ruedak hala aukeratu baitu. Erresuma Batuko Elvis Costello, Prefab Sprout eta The Waterboysen bertsioak jo izan ditu Ruedak bere emanaldietan. Horiez gain, Kalifornia aldeko eraginak ere jaso ditu, eta horregatik aukeratu du Grace diskoa entzunaldirako.
Grace da Jeff Buckleyk estudioan grabaturiko disko bakarra, eta hamar abestik osatzen dute: tartean, Leonard Cohenen Hallelujah kanta ezagunaren bertsio bat dago. Hasieran diskoak arrakasta txikia lortu bazuen ere, 1997an— Buckley hil zenean— jarraitzaile berriak agertu ziren, eta Audioslave, Paul McCartney, Bob Dylan eta halako artistek saritu izan dute.
Pi L.T. taldeko abeslari gisa hasi zen Rueda, baina bakarlari dabil orain. Kea, saredun eskua eta Zuhaitz okerretan gora lanak argitaratu ditu, eta, orain, Enaren geometria diskoa aurkezten ari da.
KAFEA ETA GALLETAK
Noiz. Gaur, 18:00etan.
Non. Gernikako gaztetxean (Bizkaia).
Buckley eta Rueda, Gernikan
Rafa Ruedak kontzertua emango du Gernikako gaztetxean, Jeff Buckley abeslariaren 'Grace' diskoa entzun ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu