IRTEERAK
• Mendi itzulia eta Mondran Bike. Arrasateko Besaide mendizale elkarteak mendi itzulia eta BTT irteera antolatu ditu maiatzaren 31rako, Mundumira jaialdiaren harira. Informazioa: www.besaide.org.
• Orientazio Martxa. Jaizkibel mendizale elkarteak Euskal Mendizale Federazioaren Orientazio Martxa antolatu du ekainaren 1erako, Aiako Harrian. Informazio gehiago: www.zirkuitua.com.
• Baztango XXI. Mendi Itzulia (30 km). Erratzun (Baztan, Nafarroa), maiatzaren 25ean. Informazioa: www.baztangomendigoizaleak.org.
• Karrantza Harana XI. Mendi Ibilaldia (26 km / 43 km). Karrantzan (Bizkaia), maiatzaren 24an. Informazioa: www.karrantzamendi.blogspot.com.es
• Arantzako Mendi Itzulia (28 km). Maiatzaren 18an, Arantzan (Nafarroa). www.menditzulia.com.
LASTERKETAK
Bihar eta etzi
• Goizutrail (21,5 km). Bihar, Goizuetan (Nafarroa). www.goizutrail.blogspot.com.
• Pagoeta Mendi Lasterketa (15 km). Etzi, Zarautzen (Gipuzkoa). Informazioa: www.lasterketak.com.
• Irati Mendi Maratoi Erdia (21 km). Etzi, Iratin (Nafarroa). www.iratisalazar.com.
• Gernikako Mendi Lasterketa (23 km). Etzi, Gernikan (Bizkaia). www.arrolape.com.
24an eta 25ean
• Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia (42 km). Maiatzaren 25ean, Zegaman (Gipuzkoa). www.zegama-aizkorri.com.
• Burdin Hesia mendi lasterketa (25 km). Maiatzaren 25ean, Laudion (Araba). www.lasterketak.com.
DEIALDIAK
• Mendi Astea Azpeitian. Maiatzaren 19tik 23ra, hainbat hitzaldi, ikus-entzunezko eta ikastaro izango dira. Maiatzaren 22an, esaterako, Benan, mendia arnas dokumentala aurkeztuko du Lagun Onak mendizale elkarteak, Benantxio Irureta mendizalearen omenez. Informazio gehiago: www.mendiaarnas.com.
• Mendi Film Festival. Zabalik dago VII. Mendi Film Festivalerako filmak aurkezteko epea. www.mendifilmfestival.com.
• Argazki lehiaketa. Gipuzkoako Mendizale Federazioak XV. Mendia eta Ingurumena argazki lehiaketa antolatu du. Ekainaren 30era arte aurkez daitezke lanak. Informazioa: www.gmf-fgm.com.
• Deiadar mendien eguna. Uribarriko (Bilbo) Gailurra Mendizale Elkarteak mendien eguna antolatuko du ekainaren 15ean, Ganekogortan. Mendi ibilaldiaz gain, bertsolariak, dantzak eta bestelako ekintzak izango dira. Informazioa: www.gailurra.org.
• Gernikako Mendi Jaia. Maiatzaren 18an, mendi ibilaldi luzea eta laburra, BTT irteera eta mendi lasterketa izango dira Gernikan (Bizkaia). www.mendijaia.arrolape.com.
• Ehunmiliak (168 km) / G2H (88 km). Ekainaren 3ra arte zabalik egongo da Euskal Herriko bi ultratrailetan izena emateko epea. Uztailaren 11tik 13ra jokatuko dira bi probak. www.ehunmilak.com.
IKASTAROAK
• Haitz eskaladako hastapen ikastaroa. Bizkaiko Mendi Federazioak ikastaroa antolatu du maiatzaren 24 eta 25erako. Prezioa: 60 euro. Informazioa: www.bmf-fvm.org.
• Eskalada. Hernaniko Mendiriz Mendi elkarteak helduentzako ikastaroa antolatu du maiatzaren 24 eta 25erako.
www.mendirizmendi.com.
• Erreka zintzurrak jaisteko ikastaroa. Euskal Mendizale Federazioak ikastaroa antolatu maiatzaren 31rako eta ekainaren 1erako. Informazioa: www.gmf-fgm.org.
Mendia
Buzoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu