• Nibologia eta elur-jausiak. Landher dendak ikastaroa antolatu du elur-jausien inguruko oinarrizko informazioa emateko (ARVAren erabilera). Ikastaroa Gasteizen izango da, Landher dendan, otsailaren 1ean eta 2an. Informazioa: www.landherformacion.com.
• Mendiko eskiko hastapen ikastaroa. Nafarroako Mendizale Federazioak mendiko eskiko hastapen ikastaroa antolatu du otsailaren 1-2rako. Informazioa: www.mendizmendi.com.
• Orientazio ikastaroa. Tolosako Oargi mendi elkarteak mendian orientatzen ikasteko ikastaroa antolatu du otsailaren 3, 5, 7 eta 8rako. Informazioa: www.oargi.org.
• Elur mota guztiak jaisten ikasteko. Gipuzkoako Mendi Federazioak elur mota guztiak jaisteko eski ikastaroa antolatu du otsailaren 8 eta 9rako, Bielsan (Ordesa, Pirinioak). Informazio gehiago: www.gmf-fgm.org.
• Adarra ingurura irteera. Pagoeta mendi elkarteak irteera antolatu du iganderako, urtarrilaren 26rako. Informazio gehiago: www.pagoeta.com.
• Eretza mendira irteera. Markina-Xemeingo Artibai mendi elkarteak Eretza mendira (Sodupe) irteera antolatu du otsailaren 9rako: www.alpinoartibai.org.es.
• Mendiko eski irteera. Lemoako Ganzabal mendi taldeak mendiko eski irteera antolatu du otsailaren 14, 15 eta 16rako, Bisaurin eta Secus mendietara (Pirinioak). Informazio gehiago: www.ganzabalmt.org.
• Open Altitoy Ternua. 2014ko otsailaren 8an eta 9an jokatuko da Pirinioetako mendiko eskiko lasterketa nagusia, Luz Saint Sauverren. Informazio gehiago: www.altitoy-ternua.com.
• Bandres-Karoloren oroimenezkoa. 2014ko otsailaren 22an eta 23an jokatuko da, Belagua-Linzan. Informazio gehiago: www.emf-fvm.com.
• Andres de Regil. Zabalik dago epea Europako mendietako mendiko eskiko lasterketan izena emateko. Martxoaren 15ean eta 16an izango da proba, eta bi ibilbide izango dira aukeran. Informazio gehiago: www.travesiaregil.com.
• Apuko igoera (23 km). Otsailaren 16an, Zaramillon (Bizkaia) izango da mendi lasterketa. Informazioa: www.apukoigoera.com.
• Zumaiako txakurkrosa (7 km). Otsailaren 2an, Zumaian (Gipuzkoa). Informazioa: www.canicross.es.
• 'Between places' dokumentalaren aurkezpena. Edurne Pasaban mendizale tolosarrak Groenlandian eginiko espedizioari buruzko dokumentala aurkeztuko du. Bihar, larunbata, 19:00etan, Andorran.
• Araiako mendi astea. Alex Txikon, Diego Kasi Larrion, Aurora eta Ruben Segurola eta Iker Karreraren emanaldiak, urtarrilaren 25etik otsailaren 22ra. Andra Mari zineman, 18:00etan.
• Menditour. Urtarrilaren 29, 30 eta 31n Mendifilm jaialdiko film onenak ikusteko aukera izango da Gasteizen. Informazioa: www.mendifilmfestival.com.
Mendia
Buzoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu