Mendia

Buzoia

2013ko apirilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
[email protected]

http://kanalak.berria.info/mendia/agenda/bidali/

ARGITALPENAK

euskal herria 2013ko apirila. 63 zenbakia.

Euskal Herria aldizkariaren azken zenbakiak Bizkaiko kostaldearen 150 kilometroetan aurki daitezkeen toki interesgarrien inguruko erreportaje mardula dakar. Horrez gain, Iparraldeko mendien datu interesgarri asko ere ematen ditu. Euskal Herriko historiaren zati bat ere lantzen du, napoleondarren gerrena, hain zuzen ere. San Telmo museo eraberrituaren ezaugarriak ere aztertzen ditu. Bukatzeko, Irumugarrietako Sua ibilbidearen nondik norakoak azaltzen ditu. 5,80 euro balio du.

IKASTAROAK

•GPSaren erabilera. Landher dendak GPSa erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du apirilaren 29 eta maiatzaren 2 eta 3rako. Alderdi teorikoa landu ez ezik, jarduera praktikoak ere egingo dituzte Gasteizko inguruetan. Izen emateak 70 euro balio du. Informazio gehiago 945-28 68 00 telefonora deituta edo www.landherformacion.com atarian.

•Iparrorratzaren eta mapen erabilera. Landher dendak iparrorratza eta mapak erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du maiatzaren 8tik 11ra. Iparrorratzaren eta mapen bidez mendian orientatzen erakutsiko dute jarduera teoriko eta praktikoen bidez. Lurraren errepresentazioa, mapen interpretazioa eta beste hainbat arlo landuko dituzte. 85 euro balio du. Informazio gehiago eskuratzeko 945-28 68 00 telefonora deitu edo www.landherformacion.com gunea bisita daiteke.

DEIALDIAK

•Mendi Film Tourra. Mendi Film Festivalen proiektatutako filmetako batzuk emango dituzte, apirilaren 30ean eta maiatzaren 2an, Antzoki Zaharrean, Club Vasco de Camping elkarteak antolatuta. Nazioarteko zenbait zinema jaialditan saritutako mendi jardueren inguruko filmak emango dituzte. Sarrerak antzokian bertan erosi ahal izango dira, eta 5 euro balioko dute.

•Mendi bideo eta argazki lehiaketa. Bilboko Gailurra mendi taldeak mendi bideo eta argazki lehiaketa antolatu du lehenengoz. Informazio gehiago, www.gailurra.org webgunean edo taldearen Facebook-eko profilean.

•Argazki erakusketa. Donostiako Club Vasco de Camping elkartearen egoitzan Javier Arregi eta Andoni Ramos naturalisten argazki erakusketa jarri dute maiatzaren 31ra arte. Historiaurretik gaur egun arte, ingurunea mendien arabera nola sailka daitekeen erakusten saiatzen dira erakusketa etnografikoan. Los Seles du izena erakusketak, eta sarrera doakoa da.

IRTEERAK

Apirilak 27 eta 28

Bilbo (Juventus S.D)Laxia- Modarrain (749 m)- Atxulegi (617 m)- Ainhoa, 28an. Tel.: 944-15 19 90. Azpeitia (Lagun Onak)Lapurdiko kostaldeko 1. etapa: Hendaia- Bidarte, 27an. Tel.: 943-02 58 93 edo 943-81 20 25. Urretxu (Goierri M.E) Saioako mendigunea: Lantz, Saioa (1.419 m)- Ziga, 28an. Durango (Alpino Tabira) Albideko ur-jauzia, 28an. Tel.: 946-20 31 53. Getxo (Etorkizuna M.T) Bureda aldeko zeharkaldia- Pasiegako birjina (795 m)- Cuchillos (1.201 m)- Oña, 28an. Zarautz (Pagoeta M.E) Zarautz- Arantzazu, 27an. Tel.: 943-13 29 11 edo 689-04 53 21. Markina-Xemein (Artibai M.T)Ibilaldi neurtua, 28an. Tel.: 636-58 60 37. Pasaia (Jaizkibel) Euskal Herriko gazteluak: 2.etapa, 27an. Hernani (Mendiriz Mendi)Padroluengo- San Millan (2.131 m)- Padroluengo, 27 eta 28an. Tel.: 943-33 27 45. Zumaia (Inda Mendi)Bardeetara, 27 eta 28an. Tolosa (Oargi M.E) Aritzakun- Irubelaskoa (955 m)- Gorramakil (1.080 m)- Gorramendi (1.070 m)- Iparla (1.044 m)- Aritzakun, 28an. Tel.: 688-69 86 42. Lemoa (Ganzabal M.T) Arratiako mendiak eta herriak: 10. etapa, Usansolo-Bedia, 28an. Tel.: 946-31 45 97 edo 675-70 13 59. Sopela (Munarrikolanda) 15. urteurrena: Mugarra (964 m), 28an. Tel.: 696-73 16 62. Errenteria (Urdaburu M.E) Done Jakue bidea Gipuzkoan: 9.etapa, 28an. Tel.: 943-52 78 79. Villabona (Aizkardi M.E) Gavarniera irteera, 27 eta 28an. Tel.: 649-71 71 82. Eibar (Eibarko Kirol Elkartea) Nafarroa eguna: Lasa- Munhoa (1.021 m)- Baigorri. Donostia (Club Vasco de Camping) Goiz buelta Luis Mari Zalduarekin Urnietara, 27an. Tel.: 943-27 18 66.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.