Mendia

Buzoia

2012ko abenduaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
•Alpinismoa glaziarretan. Gipuzkoako federazioko Goi Mendi eskolak glaziarretako alpinismoan hastapenak egiteko ikastaroa antolatu du abenduaren 15 eta 16rako, Tena Portaleteko bailaran. Federatuek 120 euro ordaindu beharko dute, eta federatu gabekoek, 141 euro. Parte hartzaileen kopurua mugatua da. Informazio gehiago eskuratzeko, 943-46 14 40 telefonora deitu daiteke, edota www.gmf-fgm.org webgunean sartu.

•Autoerreskatea. Landher mendi dendak autoerreskate ikastaroa antolatu du abenduaren 10etik 13rako. Alpinismo eta eskaladaren oinarrizko ezagutzak beharrezkoak izango dira. Inguru menditsu eta paretetan istripu egoerak ahalik eta hobekien koordinatzeko oinarrizko maniobrak irakatsiko dira. 95 euro balioko du. Informazio gehiago, 945-28 68 00 edo 635-70 22 76 telefonoetara deituta edota www.landherformacion.com atarian sartuta.

•Eskalada txapelketetarako ekipatzaileen FEDME titulua. Euskal Mendi Federazioak eskalada txapelketetan ekipatzaile lanak burutzeko titulazioa lortzeko ikastaroa antolatu du otsailerako. Titulazio horrekin txapelketa ofizialak ekipatu ahal izango dira. Aretxabaletako rokodromoan izango da ikastaroa, 2013ko otsaileko bi asteburutan banatuta. Izen emateak 350 euro balioko du. Informazio gehiago, www.emf-fvm.com webgunean.

•Eskien oinarrizko zainketa. Vasco de Camping klubak iraupen eskien oinarrizko zainketa nola egin erakusteko ikastaroa antolatu du astearterako, 18:30ean, elkartearen arteoan. Izen ematea dohakoa izango da, eta ez da inolako materialik eraman beharko. Rafa Elorza eta Xabi del Valle izango dira irakasleak. Informazio gehiago, www.vascodecamping.org webgunean.

•Argazki erakusketa. Antartida izeneko erakusketa dago ikusgai, Vasco de Camping elkartearen egoitzan. Juan Mari Sotillos da erakusketako argazkien egilea. Guztira, hemeretzi argazki dira, eta Sotillosek berak Antartidara egindako bidaiaren erakusleiho dira ikusleentzat. Astelehenetik ostiralera, 16:45etik 20:30era egongo da irekita aretoa.

Abenduak 15 eta 16

Elorrio (Erdella) Rokopolisera, 15 eta 16an. Tel.: 946-58 21 79. Aretxabaleta (Zaraia) Gaztelu-Aizpeltz-Putreaitz, 16an. Usansolo (Burtotza) Leunegane (1.009 m), 16an. Tel.: 946-00 23 47. Laudio (Goikogane MT) Trianoko mendietara eskola kirolekoekin, 15ean. Errenteria (Urdaburu) Organbide-Urkulu (1.419 m)- Txangoa (1.474 m)- Ibañeta, 15ean Tel.: 943-52 78 79. Durango (Tabira) Turroi eguna, Andutze (612 m), 16an. Ondarroa (Aurrera) Lekeitiora, 16an. Tel.: 946-83 32 66 eta 656-77 34 94. Markina-Xemein (Artibai) Lekeitioko itzulia eta bazkaria, 16an. Tafalla (Alaitz) Araiatik Aratzera (1.443 m), 16an. Tel.: 687-32 34 34 eta 659-15 04 27. Beasain (Aitzgorri) Beasain- Zaldibia- Beasain, 16an. Tel.: 943-16 22 78. Balmaseda (Balmaseda) Herri ibilaldia, Balmasedari itzulia, 16an. Bilbo (Bilbao KE) Markina-Aulesti, 16an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.