SINOPSIA

'Capitán Harlock'

2015eko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Zuzendaria: Shinji Aramanji. Iraupena: 115 minutu. Generoa: Animazioa, zientzia fikzioa. Herrialdea: Japonia. Urtea: 2013. Jatorriko izenburua: 'Uchu Kaizoku Kyaputen Harokku'.

Gizateria galtzeko zorian dago, eta pertsona bakarrak galaraz dezake apokalipsia, Harlock Espazioko Kapitainak. Baina Gaia Koalizioa du atzetik, eta edozein gauza egiteko prest dago, espazioko pirata gelditzeko.

Zenbaki ikaragarriak ditu Toei Animation konpainiako filmak: bost urte behar izan dituzte ekoizteko, ia 1.000 ordenagailu erabili dituzte 1.400 plano sortzeko. Leiji Matsumotok manga komikilariak asmaturiko espazioko pirataren abentura hiru dimentsioko ikuskizun bihurtu dute. Horrez gain, kultuko filma bihurtzeko traza du, bisualki txundigarria izateaz gain, gidoia oso konplexua delako. Beraz, animezale amorratuentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.