Clousseau inspektorearen aurreneko abenturak

urtzi urkizu
2010eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Blake Edwards zinemagile finak sail luze bati hasiera eman zion lan honen bitartez, eta Peter Selers aktoreak historiara pasatu den pertsonaia sortu zuen: Clousseau inspektorea. Filmaren kredituak, berriz, marrazki bizidunetako pantera arrosa sortzeko abiapuntua izan ziren. Lan garrantzitsu bezain dibertigarri baten aurrean gaude, horrenbestez.

Charles Lytton aristokrata bat da, baina, aldi berean, bitxi lapur ezaguna. Mamua goitizenez ezagutzen dute, eta Pantera Arrosa bitxia lapurtzea da haren asmo nagusia. Horretarako, Simone Clouseay erakargarriaren laguntza izango du. Haren atzetik, berriz, Clousseau inspektore baldar zein xelebrea ibiliko da.

Komedia klasikoen dotorezia eta umorea egiterakoan beharrezkoa den irudimena sentitzen dira The Pink Panther-en. Parodia nola landu modu paregabean erakusten du Blake Edwardsek. Eta zeregin horretan funtsezkoak dira Peter Sellers eta David Niven aktoreek egiten duten lana. Katramilaz jositako tramak eta gag landuak ageri dira Edwardsek berak idatzitako gidoi txukunean, aparteko emaitza lortuz.

Gerora makina bat aldiz egin izan dute Peter Sellersek sortutako pertsonaia baldarra. Originala zein den aurkitzea ez dago batere gaizki.

Urtzi Urkizu





############



La pantera rosa

La2, 22:00. Zuz.: Blake Edwards. Akt.: Peter Sellers, David Niven, Capucine, Robert Wagner, Claudia Cardinale, John Le Mesurier, Brenda de Banzie. 113 min. AEB, 1964.





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.