Gaur goizean aurkeztu dute egitaraua, Niessenen, aurtengo gonbidatu berezietako batzuk bertan zirela, eta Ion Collar kultur zinegotzia bidelagun. Ereintzako kide Alain Maiak nabarmendu du aurten parte hartuko duten artista guztiak aurretik ere aritu izan direla Erromeria Egunean.
Bi ekitaldi nabarmendu dituzte: goizean, Vilafrancako Castellers-ak —250 laguneko talde bat heldu da, Euskal Herrian sekula osatu den castellers handiena osatzeko—; arratsaldean, erromeria, aurten herriko itzal handiko artista batzuek gidatuta.
Egitaraua
10:45. Diana.
11:00. Bola joko txapelketa.
11:30. Castellers Vilafranca plaza batetik bestera; Koldo Mitxelena plazan hasi, Xabier Olaskoagan jarraitu eta zumardian bukatu. Hamaiketakoa Koldo Mitxelena plazan.
12:00. Aiko taldearen dantza poteoa kalez kale.
14:30. Herri bazkaria Koldo Mitxelena plazan.
18:00. Erromeria zumardian, Andoitz Antzizar, Arkaitz Miner, Iñaki Letamendia eta Quico Puguesen eskutik, eta lau gonbidatu bereziekin: Maider Zabalegi, Maixa Lizarribar, Asier Gozategi eta Itsaso Elizagoien.
Artikulua, osorik, Oarsoaldeko Hitza-n.