Datazioak egiteko prozesuak gero eta zorrotzagoak dira teknologiari esker

2011ko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken hamarkadetan historiaurreko aztarnak datatzeko erradiokarbonoaren proba baliatu izan da batik bat. Datazio erradiometrikoa da; karbono-14 isotopoa hartzen du oinarri. Arkeologiaren barnean proba fidagarritzat jo izan da. Karbono-14aren emaitza beste aldagai batzuekin osatu dute paleontologoek fosil bati urte kopuru bat emateko. Gaur egun metodologia gero eta zorrotzagoak eskaintzen ditu teknologiak. Grotta del Cavalloko hortzak datatzeko, kasurako, itsas maskorrak erabili dituzte; hortzen mailan azaldutako maskorrak dira, eta aztarnategia bera datatu dute. Maskorrak apaindura gisa erabiltzen zituzten euren gorputzean eramateko, eta fidagarritzat jotzen dira datazioa egiteko. Bestalde, hainbat aztarnategitako laginen eredu digitalekin alderatu dituzte esne hortzak, gizaki modernoarenak direla frogatzeko. Ezaugarri morfologikoek ez lukete zalantzarako tarterik utziko; esmaltearen geruza ere aztertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.