Pintxorik onena zein den erabakitzeko lehian ariko dira Euskal Herriko 76 sukaldari datorren astelehenetik asteazkenera. Hondarribiako Itsas Etxea hiru egunetan publikoarentzat zabalik egongo da, goiz eta arratsaldez, sukaldariek nola lan egiten duten gertutik ikusi ahal izateko.
Astelehenean jokatuko dira Araba, Nafarroa, Bizkai eta Iparraldeko sailkatze faseak. Astearte goizean jokatuko da Gipuzkoakoa, eta astearte arratsaldean hasiko da finalerdikoa. Asteazken goizean, 09:00etan hasiko da finala, eta 11:30ean banatuko dituzte sariak.
Hiru lehenengoentzat sariak egongo dira. Eusko Jaurlaritza- La Bacaladera Sari Nagusia txapeldunarentzat, 3.000 euroko saria, txapela eta Ramon Rotetak egindako eskultura. Bigarrenak Gipuzkoako Foru Aldundia Sari Nagusia jasoko du, 2.000 euro eta diploma. Hirugarren sailkatuarentzat Hondarribiko Udaleko Sari Nagusia izango da, 1.000 euro eta diploma. Urtero bezala, txapelketaren berri jasoko duen liburua argitaratuko dute ondoren.
Datorren astelehenean hasiko da Euskal Herriko pintxo txapelketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu