•'Orthotrichum casasianum'. Euskal Herriko briofito endemiko bakarra. Populazio bakarra bizi da munduan, Arabako Lukiano eta Sendadiano herrien artean. Zuhaitzen azalean bizi den goroldioa da.
•'Buxbaumia viridis'. Ikaragarri berezia den goroldioa. Oso baso hezeetako lur usteletan baino ez da bizi. Artzenako mendizerraren ipar hegiko pinudiak ditu bizileku.
•'Sphagunum squarrosum'. Gorbeia inguruan bada oso populazio txiki bat, 38 metro koadro ingurukoa. Egonkor dirau. Arriskua han bizi diren konifero exotikoak eta ganadua dira batez ere.
•'Lepidozia cupressina' eta 'Telaranea europaea'. Populazio bana dute, lehenak Leitzaranen, eta besteak Jaizkibelen. Puntu bakanetan bizi dira, eta oso higrofiloak dira.
•'Schistostega pennata'. Bizileku bakarra du Euskal Herrian: Nafarroako mugan, Aiako Harrietako granitozko harkaitzetako arrakaletan. Espeziei hau ere oso higrofiloa da.
•'Breutelia chrysocoma'. Europako goroldio endemikoa da. Alemanian eta Belgikan dagoeneko desagertu da. Udalaitz mendiaren Bizkai aldeko magalean dago populazioetako bat. Abeltzaintzari lotutako hainbat jarduera ditu mehatxu nagusi.
Desagertzeko arriskuan dauden goroldioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu