'Zaindari ikusezina'

Detektibe baten gorabeherak, pantaila handira

2013ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Dolores Redondo idazlearen Zaindari ikusezina (El guardian invisible jatorrizko bertsioan) Baztanen, Elizondon, batik bat, kokatutako eleberria da. Amaia Salazar detektibearen ibilerak kontatzen dira nobelan, zeinak Baztango haranean gertatzen ari diren neska gazteen hilketak argitu beharko dituen. Stieg Larsson idazle suediarraren Millennium trilogia zinemara egokitu zuen Peter Nadermann produktoreak Redondoren liburuaren zinemarako eskubideak erosi ditu. Berriki Baztanen ibilia da Nadermann Zaindari ikusezina liburuan oinarritutako pelikularako tokiak ikusten. Oraindik ez da zehaztu proiektua film bat edo telebistarako serie bat izanen den, baina Nadermannen interesa handia da, eta uste da heldu den udaberrian hasiko dela gauzatzen proiektua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.