Tunisiako gertakariek duela hogeitahamabost bat urte Espainian eta Portugalen iragan zirenak pentsarazten dizkigute. Alderdi politiko bakar batek, hots diktaduraren aldekoek politika, ekonomia, komunikazioa eta alabaina poliziaren adar guztiak eskuetan zituela, bat-batean politikan zuen jabetasun hori utzi behar izan baitzuen. Portugalen, apirileko armadaren jazarketak eragin zuen hori, Espainian Francoren heriotzak. Bi estatuetan jende klase eskolatu berri bat, modernotasunaren bidean botere zaharkituaren estekak ezin jasanak zituenak, dena mugiarazi zuen. Hargatik, transizio izen politak, bietan egiazko botere egituren aldaketa eza ezkutatu zuen. Ekonomia eta polizia botereak, besteak beste, esku berdinetan egon ziren. Europa mendebal itsuak hori ez zuen ikusi nahi izan, nahiz gaur egun krisi batzuen azalpen gisa aurreratzen diren. Euskal gatazkaren giltza nagusia hor dela ere, ezin da ahaztu.
Itzuli-mitzuli nahasien gibelean, Tunisiako gertakariei begiratzeak balio du. Aintzinako kargudunak Iraultza neurrian atxikitzera saiatzen ari dira, jo ta ke, ardi beltz nagusi Ben Ali joan ondoren.
Jendeari hitza eta borrokaren bahitzea ez da gaurkoa. Dena da guztia demokratikoki egitea. Petto bat edo beste gorabehera, nola Alliot-Marie anderearen deklarazioak edo Parisko aireportuan dikaturaren milizianoentzat bidali materialaren aurkitzea...
Etsitzeak ez du balio, hala ere! Lumumbak duela 50 urte zioen bezala, «borrokak du sortzen libertatea».
Maratila
Diktadore
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu