2016ko martxoaren 12a
00:00
Euskal diseinatzaileak eta haiek egiten dituzten lanak ezagutarazteko sortu da Basque Market azoka. Asteburu honetan zabalduko dute azoka, lehen aldiz, Hondarribiko (Gipuzkoa) Itsas Etxean. 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik azoka, gaur eta bihar. Doakoa da sarrera.
Hamazazpi diseinatzaileren askotariko lanak egongo dira ikusgai eta salgai: jantziak, apaingarriak, osagarriak, bitxiak, ilustrazioak, artea...
Azokaz gain, diseinatzaileen hitzaldiak, diseinuari eta arteari buruzko haurrentzako tailerrak eta kontzertuak egongo dira. Eraiki dantza taldeak ere emanaldia egingo du.
Basque Market
Gaur eta bihar, 10:00etatik 20:00etara, Hondarribiko (Gipuzkoa) Itsas Etxeko auditoriumean.