SINOPSIA

Dixie eta matxinada zonbia

2014ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zuzendaria: Ricardo Ramon eta Beñat Beitia. Iraupena: 83 minutu. Generoa: Marrazki bizidunak. Herrialdea: Euskal Herria. Urtea: 2014.

Dixieren abentura berria da Ricardo Ramonek eta Beñat Beitiak zuzendu duten Dixie eta matxinada zonbia animazio filma. Dixieri gauzak ongi doazkio eskolan, eta bere lagun zonbiak— Isis eta Gonner— agertu zaizkio aspaldiko partez. Albiste txar bat dakarte, baina: Nigreda maltzurra hilkorren kontrako zonbien matxinada bat ari da prestatzen.

Betidanik duen ametsa lortu nahi du, mundua konkistatzea. Azoth magikoaren eramaile gisa, Dixiek bakarrik geldi dezake, baina zonbi eta hilkorren arteko borrokoan, noren alde egingo du Dixiek? Dixie da pelikularen protagonista, eta hormonen eraginez,nahaste-borraste ederra dauka. Bere edertasun samurra gotiko itxuraren azpian ezkutatzen saiatzen da. Bi munduen artean harrapatuta sentitzen da: alde batetik, haurtzaroko zoriona; beste aldetik, inoren gidaritzarik gabe nagusitzeak dakarkion nahasmena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.