Soinu-Arte kontzertu esperimental saila zabalduko dute gaur, Bilboko BilboArte guneko kristalezko patioan. Gaurkoan, SSALNK, Al Karpenter eta M. Angel Garcia & Enrique Hurtado arituko dira. Bihar, AAAh —irudian—, Oier Iruretagoiena eta Satorduo & Lucas Gaudin musikarien proposamenak entzun ahalko dira. Bi kontzertuak doan izango dira. Bilbon egiten den musika esperimentala zabaldu nahi dute ekimenarekin.
Soinu-Arte
Gaur eta bihar, 19:00etan,Bilboko BilboArten.
Musika
Doinu esperimentalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu