Urtero, Espainiako Kimika Elkarteak domina bat ematen dio ikertzaile bati, bere ibilbide zientifikoaren aintzatespen gisa. Aurtengoa Luis Liz Marzan CIC Biomaguneko zuzendari zientifikoak jasoko du, aste honetan jakinarazi dutenez. Azaroan izango da ekitaldia.
Liz Marzan 2013ko urtarriletik da Biomaguneko zuzendari zientifikoa, eta Kimikan doktorea da, Santiagoko (Galizia) Unibertsitatean. Nanopartikula plasmonikoak ikertzen aritu da nagusiki. Alor horrek zerikusi handia du biomedikuntzarekin.
Ez da, inondik inora, Liz Marzanek jaso duen lehenengo garaikurra. Izan ere, Humboldt saria, DuPont saria, Burdinola saria eta abar luze bat jaso du bere ibilbide luzean. Gainera, 2011n, Europako Batasunak ERC beka prestigiotsua ere eman zion.
Liz Marzanek adierazi duenez, «ohore handia da Espainiako Kimika Elkarteak ematen duen sari garrantzitsuena jasotzea. Oso harro nago, nire izena kimikari hain garrantzitsuak biltzen dituen zerrenda batean ikusita». CIC Biomagunen dituen lankideei eta Vigoko Unibertsitatean izan zituenei ere —hamabost urtez aritu zen han— eman dizkie eskerrak.
Ezarian. Zientzia
Domina Luis Liz Marzanentzat
Espainiako Kimika Elkarteak CIC Biomaguneko zuzendari zientifikoa saritu du aurten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu