ANTONIO ZARZOSO
•Herrialdea. Castello(Herrialde Katalanak).
•Eguna. Astelehena.
Su festek ohitura handia duten lurralde batetik zetorren Antonio Zarzoso etxearen bilduma, eta hori ederki asko nabari zuen jendeak: hotsa eta argia sobera izan zuten, ikusleak maite duen moduan. Bukaerako petardo sortan aho bete hortz utzi zuten bat baino gehiago, badiako zeru paregabea ongi baino hobeto aprobetxatuz. Inor harritzea zaila da gaur egun, baina jendearen arreta behintzat eskuratu zuen Castelloko su etxeak, eta hori ez da gutxi.
GAUR ZEIN
•Izena. Caballer FX.
•Herrialdea. Valentzia,Herrialde Katalanak.
•Berezitasuna. XIX. mendeko bigarren zatian sortu zuten su etxea, 1877an. Su festetan aritzen dira batik bat, baina efektu bereziak sortzeko ekitaldietan ere trebatuak dira. Orain baino lehen aritu dira Euskal Herrian. Izan ere, 2009an eta 2010ean Iruñeko zerua argitu zuten sanferminetako su festen lehiaketan. Asiagoko jaialdi piromusikalean (Italia) ere erakutsi zuten euren lana. Aurtengo bildumen maila altua da. Ikusi egin behar.