Komunikazioa

'Downton Abbey' telesaila erosi du Antena3 kateak

2011ko otsailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TELEBISTA. Erresuma Batuan lortu duen arrakastaren ondoren, Antena3k Downton Abbey telesailaren eskubideak erostea erabaki du. Aristokraziako familia bateko kideen arteko liskarrak eta maite harremanak ikusi ahal izango dira laster Antena3 katean. Erresuma Batuan ITV katean eskaini zuten telesaila; %35eko ikusle kuota lortu zuen lehenengo denboraldian. Bigarren denboraldia prestatzen ari dira dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.