Antzerkia

Edonor da Robinson Crusoe

2016ko uztailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bizitzaren metafora egin nahi du Markeliñe antzerki konpainiak Crusoe antzezlanarekin. Uharte batean dago protagonista, bakarrik hasieran, baina berehala ikasi beharko du bere kabuz jaten, ingurune ezberdin batean bizitzen eta beste izakiekin harremanak izaten. Itsasoan galduriko uharte batean lehortzea jaiotza da. Bizitzan bezala, denbora eta itsasontziak pasatzen ikusiko ditu Crusoek, baina horietako inor ez da geldituko. Testu klasiko ezagunak erabiltzea maite du konpainiak, apur bat aldatuta, iraultzeko. Donostian, ekainaren hasieran estreinatu zuten lana.

'Crusoe'

Gaur, 19:00etan, Durangoko(Bizkaia) Musika Eskola parkean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.