Edoskitzearen normaltasuna

Bularra ematearen inguruko argazki lehiaketa antolatu du Irriargi taldeak uda honetarako

Bular emate ekitaldi bat, Zarautzen (Gipuzkoa). GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2013ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bizkaiko igerileku publiko batetik ama bat kanporatu zuten ekainean, besoetako haurrari bularra eman ziolako. Edoskitzearen inguruan gizartean dauden «mitoak eta aurreiritziak» indargabetzeko asmoz, argazki lehiaketa bat antolatu du Irriargi taldeak.

Irabazi asmorik gabeko elkartea da Irriargi, amez eta aitez osatutakoa. Adierazten dutenez, familien, amen eta aiten arteko sare bat sortzea da haien helburu nagusien artean dago amagandiko edoskitzea bultzatzea eta horren inguruko informazioa eta laguntza trukatzea.

Edoskitzearen inguruko argazki original eta argitaratu gabeak aurkez daitezke lehiaketan. JPG formatuan bidali behar dira lehiaketak@irriargi.com helbide elektronikora, bidaltzailearen datuekin batera. Argazkiak aurkezteko azken eguna 2013ko irailaren 21a izango da.

Urriaren 12an iragarriko dituzte saridunak, Irriargik antolatuko duen Mundu mailako Amagandiko Edoskitzearen Astearen barruko Edoskitze Festan. Hainbat sailetan banatuko dituzte sariak: Edoskitzearen Lehenengo Momentuak, Edoskitzaro Luzea eta Tandem Edoskitzea.

Epaimahaiak aukeratuko dituen argazkiekin erakusketa egingo dute urriaren 12an, Beasaingo (Gipuzkoa) Loinazko San Martin plazan. Hortik aurrera, hainbat herritara eramango dute erakusketa.

LEHIAKETA

Noiz. Irailaren 21 arte.

Non. lehiaketak@irriargi.com.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.