Azukrearen ordezko erabiltzen dira poliolak edo azukre alkoholak (sorbitola, manitola, xilatola) eta gozagarri ez-kalorikoak (sakarina, aspartamoa, ziklamatoa...).
Horietako batzuk azukrea baino askoz gozoagoak direnez, askoz kantitate txikiagoan erabil daitezke. Beste batzuek ez dute kaloriarik, edo oso gutxi dituzte. Ez dute txantxarrik sortzen, eta azukreak baino indize gluzemiko txikiagoa dute. Batzuetan, berriz, kalte egin dezakete: sabela puztu edo beherakoa —gozoki edo txikleetako poliolek, esaterako—.
AEBetan, aspartamoa ikertu zuten 2006. urtean, minbiziarekin lotuta egotea egotzi ziotelako 1996ko txosten batean. Milioi erdi pertsona ikertu zituzten, baina ez zuten loturarik aurkitu. Halere, frogatu egin zuten arriskutsua dela fenilkenoturia gaitz genetikoa dutenentzat.
EDULKORATZAILEAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu