Otsailean hasi zen Berbetan ekimena Durangoko Plateruena kafe antzokian, eta gaur izango du azken saioa. Kulturako pertsonaiak aurrez aurre jarri, etaelkarrizketak egin dituzte entzuleen aitzinean. Gaur, Edurne Brouard euskaltzalea elkarrizketatuko du Maddalen Iriarte kazetariak.
Edurne Brouard Korrikako arduraduna izan da azken urteotan, eta buru-belarri dabil aurtengoa antolatzen, hamazazpigarrena, alegia. Euskararen inguruan eginiko lanaz mintzatuko dira. Horrez gain, Sani Brouard GALek 1984. urtean hildako politikariaren alaba zaharrena da, eta Euskal Herriaren azken hamarkadotako historia eta egoera politikoa ahotan hartuko dute.
Maddalen Iriarte kazetari gisa da ezaguna, Zuzenbide ikasketak egin bazituen ere. Euskal Telebistako aurkezle ezagunetako bat izan da, 1986. urteaz geroztik. Azpimarra gaur-gaurko saioa zuzentzen du egunotan.
Sorkuntzan edo herri mugimenduetan azkeneko urteetan buru-belarri aritu diren pertsonei elkarrizketatzaile zorrotzak aurrean jartzea izan da Berbetan ekimenaren asmoa. Aurreko saioetan, Benito Lertxundi Pako Aristik elkarrizketatu zuen, eta Jon Sarasua, berriz, Amets Arzallusek.
BERBETAN
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Plateruena kafe antzokian, Durangon.
Edurne Brouard-Maddalen Iriarte
Korrikako arduraduna eta Santi Brouard GALen biktimaren alaba elkarrizketatuko du kazetariak Durangon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu