EGMren arabera, Euskadi Irratiak 120.000 entzule

2017ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
DONOSTIA. EGM Estudio General de Mediosek inoizko daturik onena eman dio Euskadi Irratiari: 120.000 entzule. Datu hori 2017ko urteko batezbestekoa da, astegunetan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta eragin esparruan. laz, neurketa berean 108.000 entzule eman zizkion EGMk euskarazko irrati publikoari, eta duela bi urte, 101.000. Bestalde, Gazteak 102.000 entzule ditu egunero—iaz, 117.000—; eta EITB Musikak, 26.000. Radio Euskadik beherantz egin du azkeneko urtean, eta, EGMren arabera, 153.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera —iaz 179.000 izan zituen—. Radio Vitoriak, berriz, 28.000 entzule ditu.EITB taldeko irrati guztiak batuz gero, astelehenetik ostiralera 429.000 entzule dituzte. ETBri dagokionez, lau kateetako datuak batuta, 651.000 ikus-entzule dituzte astelehenetik igandera. CIESek Gabonetan emango ditu azken neurketaren datuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.