EITB taldeko irratiek gorantz egin dute EGMren urteko bigarren neurketan. Taldeko bost irratien artean egunero 488.000 entzule dituzte.
Euskadi Irratiak 93.000 entzule ditu, aurreko neurketan baino ia 20.000 entzule gehiago. Gazteak ere gora egin du, eta, 20.000 entzule irabazi ostean, 145.000 entzuletara iritsi da.
Radio Euskadik 200.000 entzule ditu, aurreko neurketan baino 30.000 entzule inguru gehiago. Goizetako Boulevard saioak 149.000 entzule ditu (20.000 entzule irabazi ditu).
EITB Musikak apur bat behera egin du, eta 18.000 entzule ditu orain. Radio Vitoria, berriz, aurreko neurketetako datuen pare dabil: 50.000 entzule.
Telebistako datuei dagokienez, EGMren arabera, ETBko euskarazko programazioa 167.000 lagunek ikusten dute, eta gaztelaniazkoa, 446.000 ikuslek.
RNEren igoera handia
Espainian, Radio Nacional irrati publikoak azkeneko hamar urteetako daturik onena lortu du, iaztik hona %32 hazi eta gero. Egunero, 1.943.000 entzule ditu. Irratihorretan Juan Ramon Lucasek goizetan egiten duen En días como hoy saioak %24ko igoera izan du.
Hala eta guztiz ere, SER irratiak oso indartsu jarraitzen du lidergoan, 4.652.000 entzulerekin (iazko neurketarekin alderatuz %15 igo da entzule kopurua). Carles Francinok azkeneko denboraldia du honako hau, eta oso datu onekin amaitu du: 2.965.000 entzule.
Bigarren tokian Onda Cero dago, 2.538.000 entzulerekin (iaztik hona apur bat jaitsi da). Hirugarrena RNE da, eta laugarrena, Cope.
Katalunian, Catalunya Radio %15,2 hazi da, eta RAC1, %4,7.
Prentsari dagokionez, Marca egunkaria da liderra 2.978.000 irakurlerekin. El País-ek baino milioi bat irakurle gehiago ditu kirol kazetak. 20 minutos doako egunkariak 1.980.000 irakurle ditu.
Komunikazioa
EGMren arabera, Euskadi Irratiak 93.000 entzule ditu egunero
Gaztea irrati formulak 145.000 entzule ditu; Radio Euskadik, 200.000; eta EITB Musikak, 18.000
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu