Eguberri jai alternatiboak

Kontsumismo eta itxurakeriatik at, Gabonak ospatzeko beste modu bat izango da Lemoa eta Barakaldon

Epelde —irudian— eta Zabala mintzatuko dira gaur Lemoan. GORKA RUBIO / ARP.
Erredakzioa
2011ko abenduaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nork esan du Gabonak jai kitsch eta folklorikoak direla? Gero eta gehiago dira opor egunei etekina atera nahi dizkiotenak, lotsa sentitu gabe. Bizkaiko bi hiritan neguko solstizioa ospatzeko beste modu bat izango da: kultur hamabostaldia antolatu dute Lemoako Karabie gaztetxean, eta ospakizun paganoa Barakaldon.

Lemoan urteak daramatzate kultur ekitaldiak antolatzen garai honetan. Mahai inguruetan, hitzaldietan, kontzertuetan, ikus-entzunezkoen emanaldietan eta futbol partidetan parte hartu ahalko da. Gaur bertan, gaztetxeez eta literaturaz mintzatuko dira Juan Luis Zabala eta Imanol Epelde, 20:00etan. Bihar A ze parea antzezlana ikusi ahalko da, 11:30ean, Antzerki Eskolan. Eta gauean, 22:30ean, kontzertua emango du Gose taldeak.

Barakaldon, berriz, Eguberrietako jaien esanahi paganoa berreskuratu nahi dute. Bihar egingo dute jaia. Erakusketa baten bidez, neguko solstizioaren jaia antzinako euskaldunek nola ospatzen zuten erakutsiko dute. Horrez gai, munduko beste hainbat herrik gertakizun astronomikoaren inguruan dituzten errituen berri emango dute, 18:00etan, San Bizente elizako plazan. Ondoren, kalejira mitologikoa eta txokolate jana egingo dute. 21:30erako suaren inguruko musika eta keimada agindu dute.

GABON ALTERNATIBOAK

Noiz. Gaurtik abenduaren 30era, Lemoako gaztetxean. Bihar, 18:00etan, Barakaldoko San Bizente plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.